Lehenik
eta behin ASKATASUN gaia aukeratu genuela esan nahi nuke. Hezkuntzarekin
zerikusirik dauden gai asko badaude ere, gure ustez ikasleek izan dezaketen
askatasunari ere garrantzia eman behar zaiola uste dugu. Horren zioa ? Gaur
egun, irakasleek, curriculumeko edukiak jarraitzen dituzte kurtso amaieran
umeek hainbat alderdi ikasita eduki behar dituztelako, eta askotan, umeek
barruan daukaten gaitasunak garatzeaz ahazten dira. Hori horrela, ikasleak
irakasleak agintzen duena jarraitu behar du eta ezin ditu bere gaitasunak
guztiz garatu edo azaleratu.
Horrela
ba, buru bat sortuko genuela eta barruan hainbat "gaitasun" sartuko
genituela erabaki genuen. Burua giltzarrapo batekin itxiko genuen ikasleek gela
barruan daukaten askatasun eza islatzeko.
Gure
gaia zertan datza hobeto ulertzeko bideoa ikusi:
Bideoan ikusten den
moduan, sobre desberdinak prestatu genituen, bakoitzak bere barruan giltza bat
zuelarik. Egia da askatasun sobrea baino ez zuela giltzarrapoa irekitzen. Gure
asmoa gainontzekoek zer pentsatzen zuten eta zeri ematen zioten garrantzia
ezagutzea zen. Hori bai, naiz eta guk askatasun gaia aukeratu hori ez du esan
nahi beste alderdi batzuei garrantzirik ematen ez diogunik. Talde-lana eta
elkarrekin lan egitea adibidez ezinbestekoa jotzen dugu, baino egia da gaur
egun hezkuntzan hainbat gaiei gero eta lehentasun gehiago ematen zaiela, astasunari
ez bezala.
Gure lanaren jomuga, ikasleek izan ditzaketen gaitasunak ezagutzeko jakin mina piztea da. Argi daukagu curriculumeko edukiak irakastea eta umeak horiek barneratzea garrantzitsua dela, eta kontuan hartzen dugu askotan ez daukagula nahiko genuke denbora ikasleak irakasteko. Baina uste dugu beti tarte bat bilatu behar dela haurrak izan ditzaketen gaitasunak ateratzeko eta horiek martxan jartzeko. Gainera, beste ikasleek horretaz ere ikas dezakete. Batek dakiena beste bati erakutsi eta irakatsi diezaioke.
😉Espero dugu aukeratutako gaia interesgarria izatea eta hausnarketara bultzatzea, izan ere, oraindik egitekoa baitago, eta irakasleak izango garenez gauzak hobetzea gure esku baina ez da egongo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina