2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

DATUAK JASO

Lehenik eta behin, esango dut nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak jasotzeko nire taldearekin hitz egin nuela. Guztion artean ebidentziak nondik jaso genitzake aztertu genuen. Ideia desberdinak ateratzen joan ziren, eta gero, horien inguruan hitz eginez beste ideia batzuk bururatu zitzaizkigun. Horrez gain, bakoitzak nola ikasten zuen eta zein egoeratan egiten zuen hori aztertu zuen.

Horrela, hurrengo egunerako argazki desberdinak ekarriko genituela erabaki genuen. Horretarako, kaleko hainbat egoerei erreparatzea garrantzitsua izango zen.

Ebidentzia horiek sortzeko garaian, alde batetik banakako estrategiak pentsatu genituen, eta bestetik taldean sortu zirenak entzun genituen. Hau da, bakoitzak ikasteko modu desberdinak pentsatu zituen eta gero guztion artean pentsatutakoa elkarbanatu genuen. Horregatik diot, bakarkako lana egin genuela baina aldi berean, guztioan artean osatu genuela aurretik pentsatutakoa. Ebidentzia horiek pentsatzerakoan, nire egunerokotasunean pentsatu nuen, egiten ditudan gauzetan hain zuzen ere. Nire buruari galdetu nion, zer egiten dut nik egunero zerbait ikasteko ? eta gauzak inkontzieteki edo nahigabe ikas daitezke  ? Galdera horiei erreparatuz, harremanen bidez eta teknologiak erabiliz asko ikas daitekeela jabetu nintzen. Horrez gain, askotan gauzak konturatu gabe ikasten ditugula ohartu nintzen. Hala nola, besteak entzuten ditugunean edo egoera desberdinak behatzen ditugunean. Guzti hori nire taldekideekin elkarbanatu nuen, eta besteek pentsatutakoa ere entzun nuen. Hortik, ideia desberdinak ere bururatzen joan zitzaizkigun; informatuz ere ikasten dugu, zentzumenen bidez...

Hori horrela, hurrengo egunerako eta aurretik esan dudan moduan, argazki desberdinak ekarriko genituela erabaki genuen. Denbora askorik izan ez nuenez aldizkarietako argazkiak ekarri nituen. Argazki horietan, harremanak, praktika eta zentzumenak islatzen ziren. Nire taldekoak beste hainbat argazki ekarri zituzten. Guztion artean, argazki horien inguruan hitz egin genuen eta bakoitzak bere iritzia eman zuen. Horrekin eta egun bat lehenago hitz egin genuenarekin informazio nahikoa geneukan bakoitzak bere kartografia propioa egiten hasteko. Eta momentu horretatik aurrera, bakoitzak bere lanari ekin zion. 

Ebidentziak jasotzeko bi egun horiek nahiko lasai ibili nintzen. Izan ere, taldekoekin hitz egindakoa gutxi gora behera ebidentziak nondik aterako nituen jakiteko balio izan zitzaidan. Hala ere, oraindik ez daukat oso argi zertarako balio zaidan lan hau. Pentsatu nahi dut, etorkizun batean irakasle naizenean nire ikasleei zein ikasteko modu desberdinak dauden ohartarazteko balio izango zaidala. Horretarako balio ez bazait,  lan honen funtsa zein den jakin gabe jarraituko nuke .   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina