2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

DATUAK ANALIZATU

"Datuak jaso" sarreran aipatu dudan moduan, klasean gure taldekoekin bildu ginen ekarritako ebidentziak elkarbanatzeko eta horren inguruan hitz egiteko. Nire asmoa, sarrera honetan elkarrizketa horretan proposatu ziren galderen inguruan hitz egitea izango da:

Denok dakigu ikasteko modu desberdinak daudela, eta bakoitzak nahi duen moduan egiten duela. Nire egunerokotasunean harremanen bidez asko ikasten dudala ohartu naiz. Izan ere, besteekin komunikatzen garenean kontzienteki edo inkontzienteki gauza asko barneratzen ditugu; besteak entzuten ditugunean, esperientziak elkarbanatzen ditugunean, zerbait galdetzen dugunean, hainbat egoera aztertzen ditugunean... guzti hori besteekin komunikatuz posible da. Horrez gain, teknologiek gure bizitzan gero eta erabilera gehiago dute; informazioa bilatzeko balio dute, tutorialak ikusteko, izan ditzakegun dudak argitzeko , gai bat hobeto ezagutzeko eta informazioa partekatzeko besteak beste.


Hori horrela, esan beharra daukat nire ikaskuntza aurrera eramateko bi bide horiek egunero erabiltzen ditudala. Ez dakit garrantzitsuenak ziango diren, baina argi daukat garrantzitsuenak ez badira garrantzitsuenetarikoak direla. Horien bidez beti zer ikasteko dagoela. 

Nire bizitzan egoera esanguratsua edozein ikaskuntza definitzen du. Beti ere, zerbaitetarako balio izan badizu. Azken finean, ikaskuntza guztiak bata bestearekin lotura bat dute - Puzzle bat bezala-. Lotura hori modu batean edo bestean, gu osatzen gaitu. Gure izateko modua. Gure jitea. -Kartografia orrialdean hobeto ulertuko duzu hau.-

Bukatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko garaian ezinbestekoa dela aipatu nahi dut. Baina zergatik diot hau ? Argi dago,  praktika teoria bezain garrantzitsua dela. Uste dut, praktikarik gabe teoria ezin dela behar bezala barneratu. Izan ere, zerbait ikasteko ikusi eta sentitu behar dugu. Eta horretarako, IKTak paper garrantzitsua jorratzen dute alderdi horretan. Baliabide mordoa aurki dezakegula kausa. Horregatik, IKTak hezkuntzan barneratu behar dira; alde batetik, komunikazio-bide direlako eta bestetik, gaitasun eta esperientzien elkartrukea posible egiten dituztelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina