2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

DATUAK ANTOLATU


Behin datuak jasota eta antolatuta banekien zein formatu izango zuen nire kartografiak. Hasiera batean digitala egitea pentsatu nuen. Izan ere, hezkuntzan IKTak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta uste nuen momentu horretatik hori martxan jartzea  aproposa izan zitekeela. Baina azkenean eskuz egingo nuela erabaki nuen, nahi duzun eran egiteko aukera gehiago ematen dizula medio. 

Nire lanaren emaitza positiboki baloratzen dut. Txukuna izan ezezik, uste dut ondo islatu ditudala nire ikasteko moduak eta nire ikasteko espazioak. 

Nire kartografia hobeto ulertzeko "kartografia" orrialdera baino ez zara joan behar. Bertan, nire ikasteko moduak ezagutuko dituzu.


2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

DATUAK ANALIZATU

"Datuak jaso" sarreran aipatu dudan moduan, klasean gure taldekoekin bildu ginen ekarritako ebidentziak elkarbanatzeko eta horren inguruan hitz egiteko. Nire asmoa, sarrera honetan elkarrizketa horretan proposatu ziren galderen inguruan hitz egitea izango da:

Denok dakigu ikasteko modu desberdinak daudela, eta bakoitzak nahi duen moduan egiten duela. Nire egunerokotasunean harremanen bidez asko ikasten dudala ohartu naiz. Izan ere, besteekin komunikatzen garenean kontzienteki edo inkontzienteki gauza asko barneratzen ditugu; besteak entzuten ditugunean, esperientziak elkarbanatzen ditugunean, zerbait galdetzen dugunean, hainbat egoera aztertzen ditugunean... guzti hori besteekin komunikatuz posible da. Horrez gain, teknologiek gure bizitzan gero eta erabilera gehiago dute; informazioa bilatzeko balio dute, tutorialak ikusteko, izan ditzakegun dudak argitzeko , gai bat hobeto ezagutzeko eta informazioa partekatzeko besteak beste.


Hori horrela, esan beharra daukat nire ikaskuntza aurrera eramateko bi bide horiek egunero erabiltzen ditudala. Ez dakit garrantzitsuenak ziango diren, baina argi daukat garrantzitsuenak ez badira garrantzitsuenetarikoak direla. Horien bidez beti zer ikasteko dagoela. 

Nire bizitzan egoera esanguratsua edozein ikaskuntza definitzen du. Beti ere, zerbaitetarako balio izan badizu. Azken finean, ikaskuntza guztiak bata bestearekin lotura bat dute - Puzzle bat bezala-. Lotura hori modu batean edo bestean, gu osatzen gaitu. Gure izateko modua. Gure jitea. -Kartografia orrialdean hobeto ulertuko duzu hau.-

Bukatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko garaian ezinbestekoa dela aipatu nahi dut. Baina zergatik diot hau ? Argi dago,  praktika teoria bezain garrantzitsua dela. Uste dut, praktikarik gabe teoria ezin dela behar bezala barneratu. Izan ere, zerbait ikasteko ikusi eta sentitu behar dugu. Eta horretarako, IKTak paper garrantzitsua jorratzen dute alderdi horretan. Baliabide mordoa aurki dezakegula kausa. Horregatik, IKTak hezkuntzan barneratu behar dira; alde batetik, komunikazio-bide direlako eta bestetik, gaitasun eta esperientzien elkartrukea posible egiten dituztelako.

2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

DATUAK JASO

Lehenik eta behin, esango dut nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak jasotzeko nire taldearekin hitz egin nuela. Guztion artean ebidentziak nondik jaso genitzake aztertu genuen. Ideia desberdinak ateratzen joan ziren, eta gero, horien inguruan hitz eginez beste ideia batzuk bururatu zitzaizkigun. Horrez gain, bakoitzak nola ikasten zuen eta zein egoeratan egiten zuen hori aztertu zuen.

Horrela, hurrengo egunerako argazki desberdinak ekarriko genituela erabaki genuen. Horretarako, kaleko hainbat egoerei erreparatzea garrantzitsua izango zen.

Ebidentzia horiek sortzeko garaian, alde batetik banakako estrategiak pentsatu genituen, eta bestetik taldean sortu zirenak entzun genituen. Hau da, bakoitzak ikasteko modu desberdinak pentsatu zituen eta gero guztion artean pentsatutakoa elkarbanatu genuen. Horregatik diot, bakarkako lana egin genuela baina aldi berean, guztioan artean osatu genuela aurretik pentsatutakoa. Ebidentzia horiek pentsatzerakoan, nire egunerokotasunean pentsatu nuen, egiten ditudan gauzetan hain zuzen ere. Nire buruari galdetu nion, zer egiten dut nik egunero zerbait ikasteko ? eta gauzak inkontzieteki edo nahigabe ikas daitezke  ? Galdera horiei erreparatuz, harremanen bidez eta teknologiak erabiliz asko ikas daitekeela jabetu nintzen. Horrez gain, askotan gauzak konturatu gabe ikasten ditugula ohartu nintzen. Hala nola, besteak entzuten ditugunean edo egoera desberdinak behatzen ditugunean. Guzti hori nire taldekideekin elkarbanatu nuen, eta besteek pentsatutakoa ere entzun nuen. Hortik, ideia desberdinak ere bururatzen joan zitzaizkigun; informatuz ere ikasten dugu, zentzumenen bidez...

Hori horrela, hurrengo egunerako eta aurretik esan dudan moduan, argazki desberdinak ekarriko genituela erabaki genuen. Denbora askorik izan ez nuenez aldizkarietako argazkiak ekarri nituen. Argazki horietan, harremanak, praktika eta zentzumenak islatzen ziren. Nire taldekoak beste hainbat argazki ekarri zituzten. Guztion artean, argazki horien inguruan hitz egin genuen eta bakoitzak bere iritzia eman zuen. Horrekin eta egun bat lehenago hitz egin genuenarekin informazio nahikoa geneukan bakoitzak bere kartografia propioa egiten hasteko. Eta momentu horretatik aurrera, bakoitzak bere lanari ekin zion. 

Ebidentziak jasotzeko bi egun horiek nahiko lasai ibili nintzen. Izan ere, taldekoekin hitz egindakoa gutxi gora behera ebidentziak nondik aterako nituen jakiteko balio izan zitzaidan. Hala ere, oraindik ez daukat oso argi zertarako balio zaidan lan hau. Pentsatu nahi dut, etorkizun batean irakasle naizenean nire ikasleei zein ikasteko modu desberdinak dauden ohartarazteko balio izango zaidala. Horretarako balio ez bazait,  lan honen funtsa zein den jakin gabe jarraituko nuke .   

2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

LEHENENGO IKERKETAREN HAUSNARKETA

Ezer baino lehen gustatuko litzaidake esatea, ikerketa berri honi oraingoz interes handirik gabe egiten diodala aurre. Izan ere, ez dakit gure etorkizuneko lanerako baliogarria izan daitekeen. Gainera, oraingoz ez dakit lana nondik hartu.

Horrez gain,  burura hainbat galdera datorkizkit; Nolakoa izango da lana ? Etorkizunerako zerbaitetarako balio izango digu ? Ikerketan hasten garenean iritziz aldatuko dut ? Azkenean gustora egingo dut lan ? Nire aburuz, galdera horiek pixkanaka argitzen joango dira, lana aurrera egiten duen einean. 

Orain ez dakit oso ondo zeintzuk izan daitezkeen erronkak. Hala ere, uste dut ikerketa tailerrari nire esperientzia gehitu diezaiokedala. 

Hari beretik, ez dakit oso ondo zer ikasi dezakeedan lan honekin. Hori bai, argi daukat zerbait ikasiko dudala, beti zerbait ikasteko dagoela kausa. 

Laburbilduz, oraingoz ez dakit nondik hartu lana. Hala ere, espero dut pixkanaka izan ditzakeedan zalantza horiek argitzen joatea eta lanari gogoz ekitea.